CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a
aquí esta la fechaUdalerrian lan gutien sortzen duen sektorea da.
Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren lau oinarrizko piezak honako hauek dira: belagiak, lur landuak, sagardiak eta iratze-lekuak. Artoaren, ilar gorriaren eta arbiaren polilaborantza intentsibo eta nahasia ez da dagoeneko hain garrantzitsua; bazka-lantegiek –belagi polifitoek batez ere– eta udaberriko patataren ekoizleek nabarmen goiti egin dute. Baratzetan, barazki mota anitz lantzen dira. Fruta-arbolei dagokienez, sagarrondoa da hedatuena; haren ondotik, intxaurrondoa, udareondoa, gereziondoa, urritza eta aranondoa.
Laborantzaren antolamenduak garbi adierazten du zein garrantzitsua den abeltzaintza. Azienda zuriak –ardi latxa, esklusiboki– ez du, gaur egun, garai batean izan zuen garrantzirik. Tradizionalak dira zerri- eta zaldi-azienden hazkuntza, baina astoarena anitz jaitsi da .
Basoen aberastasunari dagokionez, 3.200 eta 3.700 m³ bitarteko egur kantitatea ateratzen da urtero; pinua da % 70, eta, gainerakoa, berriz, haritza. Lesakako lur-azalaren % 85 komunala da; baso-eremuaren % 90 hartzen du, eta larreen % 80.