CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko otsailaren 9a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Udalerrian lan gutien sortzen duen sektorea da.

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren lau oinarrizko piezak honako hauek dira: belagiak, lur landuak, sagardiak eta iratze-lekuak. Artoaren, ilar gorriaren eta arbiaren polilaborantza intentsibo eta nahasia ez da dagoeneko hain garrantzitsua; bazka-lantegiek –belagi polifitoek batez ere– eta udaberriko patataren ekoizleek nabarmen goiti egin dute. Baratzetan, barazki mota anitz lantzen dira. Fruta-arbolei dagokienez, sagarrondoa da hedatuena; haren ondotik, intxaurrondoa, udareondoa, gereziondoa, urritza eta aranondoa.

Laborantzaren antolamenduak garbi adierazten du zein garrantzitsua den abeltzaintza. Azienda zuriak –ardi latxa, esklusiboki– ez du, gaur egun, garai batean izan zuen garrantzirik. Tradizionalak dira zerri- eta zaldi-azienden hazkuntza, baina astoarena anitz jaitsi da . 

Basoen aberastasunari dagokionez, 3.200 eta 3.700 bitarteko egur kantitatea ateratzen da urtero; pinua da % 70, eta, gainerakoa, berriz, haritza. Lesakako lur-azalaren % 85 komunala da; baso-eremuaren % 90 hartzen du, eta larreen % 80. 

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du