CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a
aquí esta la fechaEspezializazioak industrializazioa ekarri dio eskualdeari, eta lan egiteko toki bihurtu da ondoko udalerrietako bizilagun anitzentzat. Bigarren sektorean aritzen da Lesakako biztanleria aktiboaren % 75. Hotzean egiten den altzairu-ijeztea da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena; 1.000 langile baino gehiago aritzen dira horretan lanean.
ARCELOR MITTAL SSC ESPAÑA S.A. da Lesakako industriagune nagusia. Fabrikak ditu Arratzubin eta Zalainen. Siderurgia-eraldatzeak egiten dituzte, eta 1.000 langiletik goiti ditu; eskualdeko bertze udalerri batzuetakoak dira horietarik 800.
Bertzalde, bertzelako enpresa txikiak ere badaude hirigunearen inguruan: etxegintzaren arlokoak, egurraren arlokoak eta haren eratorriak, ibilgailuen konponketaz arduratzen direnak, eta abar.