CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

INDUSTRIA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Espezializazioak industrializazioa ekarri dio eskualdeari, eta lan egiteko toki bihurtu da ondoko udalerrietako bizilagun anitzentzat. Bigarren sektorean aritzen da Lesakako biztanleria aktiboaren % 75. Hotzean egiten den altzairu-ijeztea da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena; 1.000 langile baino gehiago aritzen dira horretan lanean.

ARCELOR MITTAL SSC ESPAÑA S.A. da Lesakako industriagune nagusia. Fabrikak ditu Arratzubin eta Zalainen. Siderurgia-eraldatzeak egiten dituzte, eta 1.000 langiletik goiti ditu; eskualdeko bertze udalerri batzuetakoak dira horietarik 800.

Bertzalde, bertzelako enpresa txikiak ere badaude hirigunearen inguruan: etxegintzaren arlokoak, egurraren arlokoak eta haren eratorriak, ibilgailuen konponketaz arduratzen direnak, eta abar.

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du