CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a
aquí esta la fechaKontutan hartuz herrien arteko bakea lortu eta iraunkor egiteko modu bat, askatasun eta garapen izpirituak bultzaturik, hirien arteko harremanak sendotzea dela Askaine eta Lesakaren arteko erlazioak historikoki laguntasun eta adiskidetasunezkoak izandu direla kontutan hartuz.
Erlazio eta lankidetza bizkor bat, bi herrien zentzu guztietako onurako izango dela ziur gaudelarik.
Anaitasunezko erlazio zintzo honeri eskubideko egoera eman nahi diogularik.
Aurreko helburuak hobekien lortzeko elkarrekin lan egingo dugula dakigulako, hurrengoa sinatzea erabaki dugu.
ADIERAZPENALesaka eta Askaineko herrietako Udaletxe Txit Gorenak, bihotzeko adiskidetasun, batasun eta anaitasun erlazioak mantentzea erabakitzen dute ahobatez, bi herrien aurrerapena, garapena eta ongizatea lortzeko, elkarbizitza bilatzen duten bitartean.
Bi Udaletxeak, Hiri Anaituak bezala, askatasunez erabakitzen dute herrien garapena lortzeko elkarlaguntzea, bakean eta garapenean sortzen diren elkarrenarteko harremanak indartuz, eta europar nortasunaren sorkuntzan lagunduz.
Aurrera eramango diren ekintzak eta iharduerak, kultura, gizartea, ekonomia, edo bi herrientzat interesa duten beste edozein gai ukituko dute.
Bi udaletxeak kultur inguru berdinak bizkortzen duten iharduerak bermatuko dituzte.
Lesaka eta Askaineko Udaletxeek gizartearekin ikustekorik duten erlazioak bultzatuko dituzte, horiekin zerikusirik duen informazioa elkarri bidaliz.
Hiri Anaituak bezala hartzen den konpromezuak, mugarik gabeko iraupena dauka, eta bi herriek borondatea duten bitartean, eta elkarrenarteko adiskidetasun erlazioak mantentzen diren bitartean iraungo du, bi herrien garapena eta onura sortzeko iharduerak bultzatuko dituelarik.
Askaine eta Leska, 2002ko ekainaren 29an.