CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko otsailaren 4a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

UDALAREN PROIEKTUAK

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA SUSTATZEKO EGITASMOA

Nola sortu zen egitasmoa?

Kotxearen erabilera neurtzeko eta jendearen mugikortasun-ohiturak aldarazteko kanpainari ekin zion Lesakako udalak. CRANek honako egitasmo hau bulkatu du: “Energia aurrezteko eta hari etekina ateratzeko Gizarte eta Heziketa Neurrien Egitasmoa”. Neurri horien artean dago mugikortasun iraunkorrari eman nahi zaion bulkada. ACERALIAk konpromisoa hartu du kanpaina horrekin loturiko jarduerak finantzatzeko.

Haurrak, bizikletan Haurrak, marrazten Haurrak, bizikletan

Bertzalde...

Aspaldi hasi ziren Lesakako ikastetxeak gai horren inguruan lanean, zuzenean eragiten baitiete haiei trafiko-arazoek. Guraso-elkarteek zein –zentroek ohiturak aldarazteko kanpainak eta jarduerak antolatzen dituzte. Bertzalde, konponbide teknikoak eskatzen dizkiote udalari.

Nork parte hartzen du egitasmoan?

  • Lesakako udalak, CRANek eta Aceraliak martxoaren 18an sinaturiko hitzarmena.
  • Lesakako ikastetxeak.
  • Herriko elkarte, erakunde, eskola, garraio-enpresa, sindikatu eta garapen-agentzietako ordezkariak.

Mugikortasun Iraunkorra sustatzeko egitasmoa, 2005

Dendariei galdetegi erraz bat helarazten zaie, haien iritziak jasotzeko (anitzek ez dute erantzuten, baina onartzen dute arazoa izan badela, eta konponbidea bilatu behar dela).

Ikastetxeetan, ikasleek etxetik eskolara oinez zein bizikletaz joateko aurkitzen dituzten “oztopo-guneak” zein diren identifikatzeko lan egiten da (emaitza hagitz interesgarria da: 75 oztopo-gune baino gehiago).

1. tailerra (Maiatzak 30)

  • Lesakako egoeraren diagnostikoa: eskola-, lantoki- eta bidaiari-garraioa.
  • Tolosa adibidetzat hartuta, hango Mugikortasun Plana erakustea.

2. tailerra (Ekainak 20)

  • Lizarrako eta Tuterako egitasmoen aurkezpena, eskualdeko garraio publikoari buruz.
  • Talde-lana eginez, eskola-, lantoki- eta bidaiari-garraioan eskualdean dauden arazoak detektatu eta konponbideak bilatu ziren.

Egitasmoaren ondorioak aztertzeko saioa

2005eko urriaren 24a. Helburuak:

  • 2005ean egindako lana bildu.
  • Egitasmoak aitzinera segitzea proposatu.
  • Egitasmoa eskualdera zabaldu.
  • Agenda 21en sartu egitasmoa.

AITA DONOSTIAREN OROITARRIA ERAIKITZEKO EGITASMOA

Hiru alderdiek elkarri ezagutzen diote beren buruak behartzeko gaitasuna, beren berezko erantzukizunaren menpe diotenez, eta, horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Aita Donostiak Agiñan –Lesakako udal barrutian, beraz– duen oroitarriari buruz eta “Piedra en el Paisaje/Harria Paisaian. Oteiza-Vallet. Agiña, Lesaka 1956-59” izeneko erakusketari buruz.

Oroitarria Jorge Oteizak eraiki zuen 1957an, Luis Vallet arkitektoaren laguntzaz. Garrantzi handiko lana da artearen historian. Aranzadi Zientzia Elkarteak pentsatutako eta ordaindutako lana izan zela aintzat harturik, kontuan hartu behar da Lesakako udala dela oroitarria kokaturik dagoen lurren jabe, eta Jorge Oteiza Museoa Fundazioa dela Jorge Oteizaren ondare intelektualaren oinordekoa eta Fundazioak berak duela artistaren lanaren zaintza-eskubidea.

Oroitarria zaintzeko eta gure Kultura-Ondarearen barnean hark duen balio handia jendeari zabaltzeko helburuarekin, honako puntu hauek adostu zituzten gorago aipaturiko alderdiek:

  1. Aranzadi Zientzia Elkarteak agintzen du ardura hartuko duela Oteizaren eskultura eta Valleten kapera zaharberritzeko lanetan. Horretarako, hiru alderdiek aho batez erabakitako arauei jarraituko zaie. Orobat, Aranzadik beregain hartzen du zaharberritze-lanen diru-kostua. 
  2. Agiñako argazkiaAranzadi Zientzia Elkarteak agintzen du garbituko dituela oroitarriaren inguruko mairu-baratzak ezkutatzen dituzten sasi-sastrakak, eta garbiketa-lan horien kontrol arkeologikoa eginen duela . Orobat, Aranzadik beregain hartzen du lan horien diru-kostua.
  3. Aranzadi Zientzia Elkarteak agintzen du aholkularitza eskainiko diola Lesakako udalari oroitarriaren inguruko arkeologia- eta natura-ondareaz.
  4. Aranzadi Zientzia Elkarteak agintzen du doako informazioa emanen duela eta dokumentu historiko jakin batzuk behin-behinean utziko dituela, erakusketa monografiko bat egin dadin Oteiza Fundazioa prestatzen ari den oroitarriari buruz.
  5. Jorge Oteiza Museoa Fundazioak agintzen du Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Lesakako udalaren laguntza grafikoki aitortuko duela Fundazioak editatuko dituen agiri eta argitalpenetan. Honako formulazio hau erabiliko da horretarako: “Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Lesakako udalaren lankidetzarekin”. Orobat, Fundazioak beregain hartzen du erakusketaren eta haren hedapenerako erabiliko diren material eta tresnen diru-kostua.
  6. Jorge Oteiza Museoa Fundazioak bulkatuko du 2006. urtean zehar Donostiara eramatea Aita Donostiaren oroitarriari buruzko erakusketa.
  7. Jorge Oteiza Museoa Fundazioak agintzen du erraztasunak emanen dituela, hitzarmenak iraun bitartean, doako talde-bisitak izan daitezen Lesakako udalak antolatuta etorriko direnentzat.
  8. Lesakako udalak agintzen du oroitarriaren inguruko itxitura perimetrala berriztatuko duela eta ixte-sistema berria paratuko duela sarrera nagusian. Orobat, Lesakako udalak beregain hartzen du itxitura berriaren diru-kostua.
  9. Lesakako udalak agintzen du seinale egokiak paratuko dituela oroitarrirako sarreran. Orobat, Lesakako udalak beregain hartzen du lan horren diru-kostua.
  10. Lesakako udalak agintzen du beste tokiren batean paratuko duela Agiñarako sarbidean dagoen kontainerra. Orobat, Lesakako udalak beregain hartzen du lan horren diru-kostua.
  11. Lesakako udalak agintzen du aldian-aldian garbituko dituela inguruko zuhaixkak eta aziendek kapera barnean utz ditzaketen hondakin organikoak. Orobat, Lesakako udalak beregain hartzen du lan horren diru-kostua.
  12. Hiru erakundeek agintzen dute publizitatea eginen dutela hitzarmenaz eta berek egitasmoa hedatzeko eginen dituzten jardueraz (barnera zein kanpora begira) eta aipaturiko hitzarmena aipatuko dutela.
  13. Lesakako udalak agintzen du Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide izanen dela 2006ko urtarrilaren 1etik aitzinera.
  14. Lesakako udalak agintzen du egitarau didaktiko bat eta gidaturiko bisitak prestatuko dituela oroitarriaren inguruan, hiru erakundeek adosturik, erakusketak iraun bitartean. Orobat, Lesakako udalak beregain hartzen du jarduera horiek ekartzen ahal duten balizko defizit ekonomikoa.
  15. Jorge Oteiza Museoa Fundazioak agintzen du Fundazioko Patronatuari proposatuko diola Aranzadiko bazkide izatea 2006ko urtarrilaren 1etik aitzinera, Jorge Oteizak Aranzadi Zientzia Elkartearekin izan zuen lotura aintzatetsiz, eta erakundearen jarduerak laguntzeko helburuarekin.
  16. Hiru erakundeek agintzen dute haien mail-helbidetegian txertatuko dituztela hiru erakundeen helbideak, erakunde bakoitzaren kultura- eta ingurumen-jardueren berri etengabe izateko.
Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du