CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a
aquí esta la fecha
Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco
Lesakako alkate naizen aldetik, ongi etorri gure web orrira, informazioaren teknología berriei esker, lesakarrentzat eta gure udalerria ezagutzeko asmoa daukaten guztientzat sortutako komunikazio eta zerbitzu tresna.
Hemendik aurrera, lesakarrok aukera izango duzue sare bidez Udalean gertatzen denaren berri uneoro izateko eta baita hainbat eragiketa edo galdera egiteko, udal administrazioa herritarrengana hurbiltzeko beste pauso bat emanez.
Gainera, Lesaka ezagutzeko asmotan dabiltzanei, gure herriari buruzko informazio zabala aurkituko duzue bertan, arkitektura ederra daukagu udal barruti osoan, gastronomia goxoa dastatzeko jatetxeak, baita kultur eta festa eskaintza zabala.
Web orri honek ematen didan aukera aprobetxatu nahi dut Lesakara etortzeko gonbitea luzatzeko, herri euskalduna, alaia eta atsegina dugu, eta ziur nago ez zaretela damutuko gu bisitatzeaz.
Alkatea,