CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko maiatzaren 21a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

KOKALEKUA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Bortziriak izeneko eskualdean kokatua dago Lesaka, eta 54,7 Km²-ko udal-barrutia osatzen du.

Lesakatik iparraldera, Kantauri Itsasoa dago, baita Bidasoa ibaiaren bokalea ere, Hondarribian. 

Mendebaldera, berriz, oihan zabalak daude Domiko eta Pagolleta inguruetan, eta, haien gibelean, Artikutza mendi babestua.

Hego-ekialdera, Arantza eta Igantzi hiribilduak ditugu; han dago, hain zuzen ere, San Juan Xar Erreserba Naturala, elezahar eta sineste anitz biltzen dituen toki berezia.

MendiaHegoaldera goazela, Sunbillara garamatzate zenbait mendi eta bidek, pinaburudunek eta iratze-lekuek lagundurik. 

Hego-ekialdera, baina Lesakatik ikusten ez dela, Bertizko Jaurerria dago, Nafarroako lehen parke naturala. 

Ekialdera, Etxalar dago, bere elizaren inguruan bildutako herria. Usoen ibileren lekuko dira noranzko horretan ikusten diren mendigainak; oraindik ere, antzinako sistemaren arabera harrapatzen dira usoak, sareen bidez, hain zuzen.

Ipar-mendebaldera, Bera dugu, eta, haren gibelean, Galietako bidea.

5.486 Ha-ren jabe da Lesaka; jabetza pribatuari dagozkio haietarik 4711.

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du