CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko otsailaren 9a
aquí esta la fecha
Bidasoa ibaia, baserriz eta mendi-bidez beteriko mazelak... badirudi horiek guztiak ibarraren erdialdean elkartzen direla. Lesakako paisaia menditsua da, eta hainbat ibaik eta erreka anitzek zeharkatua. Bi urtegi daude Lesakan: Domiko eta San Anton.
Bidasoa ibaiak zeharkatzen du Lesakako paisaia isila. Bidasoatik eskuinera, Iruñetik Irunera doan errepidea dago; ibaitik ezkerrera, berriz, erdi ezkutaturik, "Tren Txikito" zaharraren arrastoak ikusten ahal dira, garai batean Bidasoako trenbidea zena, eta hainbat eta hainbat kontrabando-ibileraren eta bertzelako istorioen lekuko izan dena.
Onin erreka ia ikusezinak bitan banatzen du Lesaka hiribildua. Lesakako karrikak historiaz beteak daude; hura ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.