CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko otsailaren 9a
aquí esta la fecha1358. urtean, errege-“eskubideen” aurkako protestaldi anitz izan ziren. Garai hartan, 52 nekazari-familia bizi ziren Lesakan. 1368an, Tercellet de Anecurt-i eman zizkion erregeak Lesakako eta Berako zerga guztiak, Frantzian preso izan zen garaian hark emandako laguntza eskertzeko.
1813an, Napoleonen aurkako kanpainan, Wellington jeneralak Lesakan paratu zuen bere kuartier nagusia, ia hiru hilabetez. Lesakaren kokapena estrategikoa izanik , karlistaldien garaian ere gerra-gertaera anitz izan ziren udalerrian.