CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko otsailaren 9a
aquí esta la fechaApeza eta idazlea. "Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza" lanaren egilea. Lan hark edizio anitz izan zituen XVIII. mendearen erdialdean.
1813. urtean, etxean hartu zuen Wellington jenerala, hura Frantziaren inbasioa prestatzen ari zela. Orenseko apezpiku izendatu zuten 1847an, eta Huescako apezpiku, aldiz, 1851an.
Tolosan sortua. Lesakako alkate eta foru-diputatu izan zen.
Foru-diputatua. Liberal moderatua zen, eta neokatolikoengandik hurbil zegoen. 1866an, nafarren eta euskaldunen batasuna defenditu zuen. 1867an, Madrilen paratu zuten mandatari, Nekazaritzako zaindegiei buruzko legearen buru.
Nafarroako Foru Diputazioko lehendakariorde izan zen 1905.-1909. urte bitarteko epean. Integrismoaren eta karlismoaren hurbilekoa. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko trenbidea eraikitzea bulkatu zuen.
Musikari musikagilea. Lesakako eta Elizondoko banden zuzendaria. Lesakako oroipenak da haren lanik ezagunena.
Bertsolaria. Igantzin sortu, eta Lesakara ezkondu zen. 1968an, liburu bat argitaratu zuen Auspoa etxeak haren bertsoekin.
Kazetari eta idazlea. 1937. urtean, Arabako gobernadore zibil izendatu zuen Francok. Príncipe de Viana erakundeko zuzendaria izan zen, baita erakundeko aldizkariaren zuzendari ere (1940-1955), eta Euskaltzaindiako kide ere izan zen (1941-1947).
Apeza; Lesakan bete zuen bere apezgoa. Esku-pilotako jokalari gisa ezaguna zen, eta ikusleek miretsi egiten zuten. Hogei ontzako pilotarekin egiten zituen sakeak, errebotean.
Margolaria. Pintura, Eskultura eta Irarlan Eskola Berezian egin zituen ikasketak. Carlos Haes-en ikaslea izan zen; hark bideratu zuen Latasa paisaiagintzara. 1881an eta 1887an, zenbait lan aurkeztu zituen Erakusketa Nazionaletan.
Organo-jotzailea eta musikagilea. Emanaldiak egin zituen Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Holandan. Iruñeko Musika Akademiako zuzendaria izan zen 1940tik 1957ra.
Kazetaria. El día egunkariko zuzendari eta Diario Euzkadi-ko kudeatzaile izan zen. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, Errepublikako Kulturako Goi Kontseiluan. Naziek Frantziatik estraditatu zuten, eta hainbat urte eman zituen espetxean.
Organo-jotzailea. Espainiako Jaialdietan jo zuen, eta bira bat egin zuen Estatu Batuetan, Kuban eta Mexikon. Organo-katedraduna Iruñeko Kontserbatorioan. Órganos de Navarra liburuaren egileetako bat da.
Txistuari eskainitako bizitza.
Abokatua eta Nafarroako Informazio eta Turismo Bulegoko idazkaria. Lesakako Olentzeroa hedatzen lagundu zuen. Bertzalde, Bortzirietako toponimiari buruzko lan bat argitaratu zuen.
Historialaria eta Espainiako Akademiako kide. Zaragozako Unibertsitateko irakaslea. XVIII. mendeari buruzkoak dira haren ikerketa eta liburu gehienak.
Goi-mailako joskintzako moda-sortzailea. Cristobal Balenciagaren kolaboratzailea izan zen urte anitzetan. Ondoren, Channel etxearentzat lan egin zuen, eta, azkenean, bere moda-bilduma aurkeztera ailegatu zen.
1930. lau urtekin, Elias eta bere familiak Lesaka utzi eta Iruñara alde egiten du. 1937. berriro ere Frantzia aldera alde egiten dute, oraingoan lehenik Bayonan eta beranduago Biarritzen bizitzeko. Azkenean 1942. Olot aldera alde egiten dute. 16 urtekin Elias, Oloteko "Escuela de Artes y Oficios" ikastetxean sartzen da. Urteekin eskola honetako kide ohoretsua bihurtzen da. Gaur egun paisaiei ematen dien intensitateagatik margolari handienetariko bat da.
Bertsolaria. Nafarroako txapelduna izan zen 1962an eta 1963an. Auspoa etxeak haren Nere aldia lana argitaratu zuen.
Nobleziako dama, 1585. urtean Lesakan sortua. 1610ean, Inkisizioak atxilotu zuen; sorginkeria eta Zugarramurdiko akelarrera joan izana leporatu zioten. Espetxean zegoela erditu zen. Espetxean hainbat urte igaro ondoren, aske utzi zuten.
Bere epai kaparetasuna 1606. urtean irabazi zuen, Lesakan kokatutako bere abizeneko etxeko ondoko bezala, eta aman aldetik, herri berean kokaturiko Zabaleta dorreko ondoko bezala. 1606. urtean Iruñako San Pedro auzoan lehendabiziko Kaputxino Komentua eraiki zuen.