CASTELLANO | ENGLISH | 2010eko irailaren 8a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

LESAKA HARRIA, BURDINA ETA ZURA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS

Argazki erakusketa

Gizakiak, haren bizitza hobetzeko Naturak eskaintzen dizkion lehengaiak bereganatzen ikasi du historian zehar. Herri bakoitzak gertuen zituenetara jotzen ohi zuen. Harria, burdina eta zurak funtsezkoak ditugu Lesakako herri arkitekturan eta erabilera publikoko elementu anitzetako eraikuntzan, hala nola, iturri, kaleetako lauzadura eta harraska zein zubi edota mugarrietan. 

Izen ezezaguneko arotzek haritza eta gaztainondoa trebeki landu zuten harik eta teilatu-hegal miragarriak gauzatu arte. Pazientzia handiko harginek gurutzeak zizelkatu eta elizaraino iristen diren hiru esparruetako harlauzak moldatu zituzten. Burdinoletan errementari gogotsuek burdina goritu zuten, balkoi ikusgarri, burdin-hesi eta aldaba zein barandak, beren gogora moldatu ahal izateko.

Urteak joan, urteak etorri, hor dugu denon gozamenerako, artisau horien jakinduriak eta doitasunak sorturiko Lesakako ondasun arkitekturakoa, argazki hauek apalki adierazi nahi dutena.

Erakusketaren triptikoa (Tamaina 673Kb)

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du