CASTELLANO | ENGLISH | 2012eko maiatzaren 21a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

BURDINAREN ETXEA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Burdina lantzeko antzinako moduen zehar ibilbide historikoa. Lesakako bizimoduan eta izaeran eragin handia izan duten lanen historia. Ibilbide guzian zehar Pedro Lantzen obraren zati bat eta antzinako eta eskuz egindako lanen erakusketa ikusi daiteke.

Burdinaren Etxea 

LESAKA HARRIA, BURDINA ETA ZURA

 Argazki erakusketa

Burdinaren Etxeko erakusketaren azkeneko zatian argazki erakusketa honen zati bat ikus daiteke.

Gizakiak, haren bizitza hobetzeko Naturak eskaintzen dizkion lehengaiak bereganatzen ikasi du historian zehar. Herri bakoitzak gertuen zituenetara jotzen ohi zuen. Harria, burdina eta zurak funtsezkoak ditugu Lesakako herri arkitekturan eta erabilera publikoko elementu anitzetako eraikuntzan, hala nola, iturri, kaleetako lauzadura eta harraska zein zubi edota mugarrietan.

Izen ezezaguneko arotzek haritza eta gaztainondoa trebeki landu zuten harik eta teilatu-hegal miragarriak gauzatu arte. Pazientzia handiko harginek gurutzeak zizelkatu eta elizaraino iristen diren hiru esparruetako harlauzak moldatu zituzten. Burdinoletan errementari gogotsuek burdina goritu zuten, balkoi ikusgarri, burdin-hesi eta aldaba zein barandak, beren gogora moldatu ahal izateko.

Urteak joan, urteak etorri, hor dugu denon gozamenerako, artisau horien jakinduriak eta doitasunak sorturiko Lesakako ondasun arkitekturakoa, argazki hauek apalki adierazi nahi dutena.

Erakusketaren triptikoa (Tamaina 673Kb)

KULTUR ETXEAREN OBRAK DIRELA ETA, BURDINAREN ETXEA DENBORALDI BATERAKO ITXITA EGONEN DA. 

Harremanak: 948 638007 telefonoan edo kultura@lesaka.net

Informazioa Turismo Bulegoan konsultatu.

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du