CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

PROIEKTUA: FORJA ETA BURDIN-ETXEA

  • Opciones
  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Fin opciones

CAN "ZEUK AUKERATZEN DUZU: ZEUK ERABAKITZEN DUZU"

LogoZuen konfiantzari esker 2007. eta 2008. urtean zehar Aginako proietkuaren zati bat garatu ahal izan da. Aparkalekua, seinalizazio (brailean ere) eta promozio berriari esker denok gozatzeko gune eder bat egokitu da.

Web orria: "Caja Navarra - Tú eliges: tú decides".

Gure hurrengo proiektuan, zuen konfiantza hori gurekin jarrai dezan espero dugu.

FORJA ETA BURDIN-ETXEA

Proiektuaren zenbakia: 14673. 

AURREKARIAK:

Lesakako Udalak urte batzuk daramatza bere ondarea, kultura eta historia zabaltze lanetan, Beste baliabideen artean, forja eta burdina Lesakako biziaren garapenean oinarrizkoak izan dira.

Urteetan zehar gizadiak naturak eskeintzen duena bere bizimodurako jaso izan du. Harri, burdina eta egurra gaur egun garantzi handiko baliabide turistikoak, Lesakako herri-arkitekturan eta bestelako eraikinetan oso garrantzitsuak izan dira.

PROIEKTUA:

Forja eta burdin-etxea, burdina eta forjaren inguruan dagoen guziaren erakusketa gune bat izan nahi du. Lesakako garapenean hain garrantzitsuak izan diren elementu hauen erakusketa da helburua.

Lesakako ondarea, kultura eta historiaren hedapenarako proposatutako zentru hau, Karmeldarren Komentuan kokatzea da asmoa, proiektu honetarako gaur egun erabiltzen ez diren gune aproposak ditu eta.

Proposatutako zentruan honako gune hauek izanen ditu:

  • Erakusketa gunea: gune iraunkor bat Pedro Lanz herritar-artisauaren lana erakusteko. Bere lana eta hainbat tresna egonen dira ikusgai denon gozamenerako.
  • Forja tailerra: urteetan zehar eta gaur egun oraindik erabiltzen diren lanabesen erakusketa. Lesakako bizimoduaren erakusketa, lehengaiak transformatzeko hainbat lekuei (burdinolak, aroztegiak, etc) esker garatu den bizimodua.
  • Argazki-erakusketa: Herriaren ondareari buruzko argazkien erakusketa, "Lesaka; harria, burdina eta zura". "Lesaka Ezagutu" gidaren bidez herri-gunean zehar ibili daiteke, ondarea eta eraikinaz gozatuz.
  • Informazio gunea: herrian dagoen eskeintza bideratzeko, dinamizazio proiektuak garatzeko eta bisitarien harrerako gunea.
Plaza Zaharra 12 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 lesaka@animsa.es
Animsak garatutako web gunea. Leiho berrian irekiko da.