CASTELLANO | ENGLISH | 2010eko irailaren 8a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

INAUTERIAK

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Zako-ZaharrakHasieran, iratze lehorrez betetzen zituzten zakuak gazteek, iratzea gorputzaren kontra paratuz. Musika bandak ibilbide guztian laguntzen die “Zako zaharrei”, giroa alaituz. Ibilbidea plazan bukatzen da, eta, han, paretari itsatsitako burdinezko uztai batzuei eutsirik, “jantzi berezia” kentzen zaie “Zakozarrei”. Ohitura horixe da inauteetako ekitaldirik bereziena, baina bada bertzerik ere: astelehenean, giro ederra izaten da inaute-gurdien desfilean. Egun batzuk lehenago, Ortzegun Gizen (“Arraultze, arraultze eguna”) egunean, haurren eguna ospatzen da.

Bertzalde, lagun-kuadrillek baserrietan ospatzen dituzte inauteak. Bi taldetan banatzen dira, auzoen arabera:Frain auzokoak alde batetik, fraindarrak; eta Endara, Auzoberri eta Zala auzoetakoak, goitarrak bertzetik. Fraindarrak izen bereko auzoko baserrietan ibilzten dira eskean akordeolarien laguntzaz. Goitarrak aldiz, beserriz-baserri ibiltzen dira trikitixaren doinuekin dantzan. Beraien dantzetan kriskitiñak erabiltzen dituzte, dantza are alaiagoa bihurtzen dutelarik.

 Egun ateratzen ez diren arren, garai batetan Nabaz auzoko kuadrilla ere bazen Lesakan, nabaztarrak.

2010ko Otsaila

Otsailak 11, osteguna:

  • Arraultze - Arraultze eguna
  • Herriko haurrak etxez- etxe ibiliko dira Arraultze-Arraultze eskean

Otsailak 14, igandea: 

  • Goizean goizetik, goitarrak Auzoberri, Endara, Zala, Katazpegi eta Nabaz azuoetan ibiltzen dira baserriz baserri dantzan. Trikitixaren doinuarekin dantzatzen dute, eta beraien dantzak kriskiteñen soinuarekin animatzen dituzte.

Goitarral duela urte batzuk  

Goitarrak 2008 urtean Goitarrak 2009 urtean

  • Arratsaldeko 17:00 etan, trikitixa taldeak lagunduta eta Plaza Zaharretik abiatuz, mairu eta Zaku zahar txikien  kalejira herrian zehar.
  • Arratsaldeko 18:00etan, Musika Bandak lagunduta Zaku-Zahar kalejira. Ibilbidea: frontoian-  Plaza- Arretxea-Zarandia-Albistur- Bitiria eta Plaza Zaharra.
  • Arratsaldeko 19:00etan, dantzaldia Plaza Zaharrean.

Zako Zaharrak          Zako Zahar         Zako Zahar

Otsailak 15, astelehena:

  • Goizeko 8etatik aintzinera Fraindarrak “arraultze arraultze” ibiliko dira baserrietan zehar.
  • 12:30etan, iñauterietako orgak Plaza Zaharrean  
  • Arratsadeko 7etan, dantzaldia Plaza Zaharrean.

Otsailak 16, asteartea: 

  • Fraindarrak arraultze- arraultzean jarraituko dute.  

Fraindarrak 1973.urtean       Fraindarrak gaur egun

               

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du