CASTELLANO | ENGLISH | 2010eko irailaren 8a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

ABASENEA, ERROTATXORINEA, KASKENEA, BASTAGILETA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Onin errekara hurbilduz gero, Abasenea etxea ikusiko dugu. Habe eta sarrera uzkurreko etxea da.

Errotatxorinea etxean, berriz, armarria nabarmendu behar da; egurrezko arma-armarria da, eta etxeko bizilagunen baten garaipen militarra adierazten du. 

Berezia da, halaber, Kaskenea etxea; dorretxe gotiko izatetik etxe arrunt izatera pasatu zen.

Bertzalde, herri-teknologiaren adibide dira Bastagileta etxeak teilatuan dituen ur-isurbideak. Caro Barojak erraten zuenez, mende hasierako lehen hamarkadetan, sukaldeko zein teilatuetako urak "artaka"ra isurtzen ziren, alegia, etxeen artean gelditzen zen karrikara, eta, horretarako, Bastagiletakoen antzeko ur-isurbideak erabiltzen zituzten, harrizkoak zein zinkezkoak. 

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du