CASTELLANO | ENGLISH | 2010eko martxoaren 20a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

LESAKAko
Udala

Bertzelakoak

  • Opciones
  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Fin opciones

TREN-BIDEA:

Bidasoa bazterretik doan ibilbide arrunta. "Tren Txikito" zenaren plataformatik pasatzen da; 1916. eta 1956. urteen artean ibili zen hura. Informazio gehiago. 

FRAIN:

(486m) Mendi-txango erraza. Lesaka eta Bortziriak ikusteko toki paregabea.

UNANUE:

(650 m) Mendi-txango erraza. Bortziriak ikusteko parada bikaina ematen du. Arantzarekiko eta Igantzirekiko mugan dago.

BIANDITZ:

(840 m) Zailtasun urrikoa. Gipuzkoa ere ikusten ahal da handik.

AGIÑA:

Oiartzuna doan errepideari jarraituz, trikuharria eta tumuluak ikusten dira, baita aita Donostiaren omenez egindako estela eta aldarea ere. Hiru mairu-baratza txiki daude.

DOMIKOKO URTEGIA:

Agiñako mendi-lepoan, errepidea utzi, eta bide bat hartu behar da ezkerrera. Galarazita dago urtegian bainatzea. 

SAN ANTON URTEGIA:

Oiartzungo errepidean dago. Jende asko bertaratzen da San Anton egunean (urtarrilak 17), baita hurrengo igandean ere. Urtegia eraiki zutenean, urpean gelditu zen San Anton auzoa zena. Galarazita dago urtegian bainatzea.

KOPAKARRI:

(596 m) San Anton gainean dagoen goragunea. Bide erraza; urtegia bete-betean ikusten da handik. 

AIAKO HARRIAK:

(832 m) San Antonetik edo Aritxulegitik goazela, bada eskalatzeko toki bat; goitiraino joaten ahal da, eta handik Nafarroako zein Gipuzkoako ikuspegiez gozatu.

Plaza Zaharra 1 p.k. 31770 Lesaka (NAFARROA)
Tel.948 63 70 05 Fax.948 62 75 23 udala@lesaka.net
Animsak garatutako web gunea. Leiho berrian irekiko da.