CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a
aquí esta la fecha
Geltokia
Ricardo Berodia Gordejuelak utzitako informazio eta argazkiak, Luis de Uranzu Kultur Taldearen 2007ko Boletinean argitaratutako informazioa
Bidasoa beheko meatzegunea ez zen aparte izan XIX. mendean Gipuzkoan -eta, hedapenez, Europako alde zabalean- gertatu zen industri garapenean.
Trenbidearen erabilerak, besteak beste, eragin zuen garapen hori.
Garai hartako Irun meatzariak ez zuen denbora askorik behar izan hain garraiobide modernoa edukitzeko (1889). Berehala eraldatu zen bidaiarientzako zerbitzu izatera (1916), eta Elizondoraino luzatu zuen ibilbidea.
Ondorioz, zerbitzu publikoa eman zion Bidasoaren arro osoari, oso erabilgarria bestalde, eta 1956aren amaiera arte iraun zuen.
Bidasoako Burdinbideari buruz informazio zabalagoa 1916 - 1956 (304 Kb)
Gaur egun Lesakako eremuko ibilbidea bai oinez bai bizikletaz egiteko aukera dago.
Maiatzaren 12an, larunbata, goiz partean, Lesakako Bidasoako Trenbidearen inguruan Bide Berdeen IX. Eguna ospatu zen.
Ekitaldi hau zela eta Lesakako zubiaren inguruan haurrentzat atrakzio desberdinak jarri ziren, zaldiak, bizikleta trena, bizikletak..
Urtero bezala, Lesaka eta eskualdeko hainbat haur eta guraso bertan egon ziren goiz eder batez gozatzeko.